Baraibar, herria

Larraun haranean kokatuta dago. Haranean abelzaintzari dedikatzen diren 17 herritatik bat dugu. 20 bat etxe eta 85 biztanle ditu. Herri ezaguna da Aralar mendatearen sarreran kokatuta dagoelako. Aralarko San Migelera santutegira eramaten duen bidean dago. Santu hau oso ohoratua da Nafarroan eta urtero herrialdean zehar Santuari eskeinitako prozesioa egiten da.

Gure zalditegia herrian bertan kokatuta dago. Ba dira 30 urte Aralar mendatearen zehar zaldi irteerak antolatzen ditugula.

Herrian ere jendeari zabalik eta estalitako frontoia dago, umeentzako jolasak, taberna-jatetxea eta erretegi bat, eta bertan Aralarren hazitako abereen haragia dastatzeko aukera daukazue.

Baraibartik 3 km.tara Lekunberri dago. Bertan danetik aurkituko duzue, behar duzuen zerbitzu guztiak, oso kalidade oneko jatetxeak, bertan inguruko porduktuak dastatzeko aukera eukiko duzue. Mendukilo lezea ikusgarria bisitatu, Plazaolako bide berdetik ibili edo Larraun errekako sorlekuraino ibilalditxo bat egin bertan dauzkazuen aukeren artean aipatu daitezke.

Labetxea landa-etxearen parean, Idiazabalgo denominazioa duen ardi-gazta dastatzeko aukera ere ba daukazue.

Argazkien galeria