ERRESERBARAKO ARAUAK ETA BALDINTZAK

 

 

1. ETXEAREN EDUKIERA

-. Labetxean gehienez ere 6 lagun sartzen dira, haurrak barne.

 

2. ERRESERBARAKO DATUAK

-.Erreserbarako datuetan zehatz-mehatz agertu behar da heldu eta haur kopurua.

-. Behin erreserba baieztatuta, edozein aldaketa egiteko (pertsona kopurua, pertsonak aldatzea, sarrera ordua, bisitak… ) etxejabearekin hitz egin behar da.

 

3. SARRERA ETA IRTEERA ORDUTEGIAK

-. Sarrera: 17:00etatik aurrera ; Irteera: 12:00ak baino lehen.

Ordutegi hauek moldatu nahi izanez gero, etxejabearekin hitz egin behar da.

 

5. BEZEROAREN INTERESERAKO INFORMAZIOA

-. Etxeak altzariak eta beharrezko ekipamenduak ditu (izarak, eskuoihalak…).

-.Bezeroari etxea alokatzen duen bitartean erabiltzeko giltzen kopia bat ematen zaio.

-. Egonaldia amaitutakoan, bezeroak etxea utzi eta giltzak jabeari itzuli behar dizkio.

-. Egonaldia amaitzean bezeroak hartu zuen egoera berean utzi beharko du etxea, ordenari eta garbitasunari dagokionez.

-. Gu ondo antolatzeko, eskertuko genuke etorri bezperan, edo bezeroak dakienean, iristeko ordua guri jakinaraztea, posta elektronikoz edo telefono finkora (+34948504214) zein mugikorrera (+34690329773)deituta.

-. Ez da animaliarik onartzen.

-. Erretzaileei eskertuko genieke etxe barruan ez erretzea.

 

6. ERRESERBA BERTAN BEHERA UZTEA EDO LEHENAGO IRTETEA

-. Bezeroak etorri aurretik erreserba bertan behera uzten badu, eta baldintza berdinetan erreserba onartzen duen ordezkorik ez badu, bezeroak ordaindu beharko ditu kalte ordainak beste alokairurik lortzen ez bada.

Alokatzea baino 15 egun lehenago: adostutako prezioaren %50. 14 egun baino gutxiagorekin abisatzen bada, adostutako prezioaren %100.

-. Edozein arrazoi medio, bezeroak etxea irteera eguna baino lehenago utziz gero, adostutako erreserbaren prezioa osorik ordaindu beharko du.

-. Erreserba bertan behera uztea idatziz jakinarazi behar da. Bertan behera uztearen datatzat hartuko da etxejabeak dokumentua jasotzen duen eguna.

-. Bertan behera uzteko dokumentu idatzia jasotako datatik aurrera, etxejabeak beste edonori alokatu diezaioke etxea.

-. Etxea, altzariak zein gainerako ondasunak kontuz zaindu behar dira. Etxeko edozein jabetzari eragindako kalteen arduradun bezeroa izango da, eta baita jabetzari berari edo jabetzari lotutako gainerako ondasunei (kotxea, landareak…) egindako kalteena ere, bezeroak zein bere lagun edo bisitariek sortuak izan.

-. Bezeroak baimena eskatu behar dio etxejabeari aldizkako bisitaren bat jaso nahi izanez gero, eta bisita kopuruaren eta iraupenaren berri eman behar dio. .

-. Ez da animaliarik onartzen.