Ongi etorriak natura zaporedun etxe batetaz disfrutatzera.

Labetxea goxoa da gustora sentituko zarete, benetan goxoa baita.

Etxean 6 pertsona sartzen dira, oso atsegina da eta ondo hornituta dago. 2002 urtean berriztu zen,  gustu onez , Labetxeari etxe-giroa ematen dizkiona.

Behe solairuan, egongela-jangela aurkitzen da, egurrezko berogailu batekin, sukaldea ondo hornitua eta komun bat.

Lehen solairuan, 3 logela bikoitz haundi daude oso goxoak eta bista ederrekin, komun haundi eta atsegin bat eta egongelatxo bat, informazio turistiko, jolasak, haur eta helduentzako liburuak, TV, mahaijolasak, etab... daude.

Labetxean ondorengo ekipamendua aurkituko duzu, erosotasun osoaz disfrutatzeko:

  • berogailu zentrala eta egurrezko berogailua
  • WIFI, irratia eta tv
  • barbakoa eta kanpoko mahai/aulkiak
  • eskuoihalak eta oheko arropa
  • ileko lehorgailua, eskuko xaboia eta komuneko papera
  • sukaldea oso ondo hornitua
  • ostgailua, bitroceramika, labea, mikrouhiña, kafegailua, ogia kiskaltzeko tresna, irabiagailua eta garbigailua eta plantxa

Etxe barnean ez dira abererik onartzen.

 

Etxea barnetik Argazkiak