ERRESERBARAKO ARAUAK ETA BALDINTZAK

 

 

Protokoloa/neurriak Labetxea etxean, arrisku higieniko-sanitarioak murrizteko COVID-19ren eta bezeroentzako aholkuen aurrean. Mesedez, egin klik esteka honetan

 PROTOKOLOA Covid-19 LANDA-OSTATUAK_1_.pdf

 

1. ETXEAREN EDUKIERA

-. Labetxean gehienez ere 6 lagun sartzen dira, haurrak barne.

 

2. ERRESERBARAKO DATUAK

-.Erreserbarako datuetan zehatz-mehatz agertu behar da heldu eta haur kopurua.

-. Behin erreserba baieztatuta, edozein aldaketa egiteko (pertsona kopurua, pertsonak aldatzea, sarrera ordua, bisitak… ) etxejabearekin hitz egin behar da.

 

3. SARRERA ETA IRTEERA ORDUTEGIAK

-. Sarrera: 17:00etatik aurrera ; Irteera: 11:00ak baino lehen. Beste ordutegi batzuetan interesa izanez gero, galdetu jabeari, mesedez.

-. Gu ondo antolatzeko, eskertuko genuke etorri bezperan, edo bezeroak dakienean, iristeko ordua guri jakinaraztea, mugikorrera (+34690329773) deituta o whatsappez.

 

4. OHARRAK

-. Etxeak altzariak eta beharrezko ekipamenduak ditu (izarak, eskuoihalak…).

-.Bezeroari etxea alokatzen duen bitartean erabiltzeko giltzen kopia bat ematen zaio.

-. Egonaldia amaitutakoan, bezeroak etxea utzi eta giltzak jabeari itzuli behar dizkio.

-. Egonaldia amaitzean bezeroak hartu zuen egoera berean utzi beharko du etxea, ordenari eta garbitasunari dagokionez.

-. Ez da animaliarik onartzen.

-.Ez da bisitarik onartzen.-. Erretzaileei eskertuko genieke etxe barruan ez erretzea.

-. Etxea, altzariak zein gainerako ondasunak kontuz zaindu behar dira. Etxeko edozein jabetzari eragindako kalteen arduradun bezeroa izango da, eta baita jabetzari berari edo jabetzari lotutako gainerako ondasunei (kotxea, landareak…) egindako kalteena ere, bezeroak zein bere lagun edo bisitariek sortuak izan.

-. Labetxea ez da gerta daitezkeen gorabeheren erantzule (argiaren, uraren etenak,...).

-. Udalak sute-arriskuengandik iragartzen badu, debekatuta dago barbakoa erabiltzea.

 

6. ERRESERBA BERTAN BEHERA UZTEA EDO LEHENAGO IRTETEA

-. Bezeroak etorri aurretik erreserba bertan behera uzten badu, eta baldintza berdinetan erreserba onartzen duen ordezkorik ez badu, bezeroak ordaindu beharko ditu kalte   ordainak beste alokairurik lortzen ez bada.

-. Erreserbaren deuseztapena okupazioa baino 15 egun lehenago jakinarazten bada, erreserbaren zenbatekotik ez da ezer atxikiko.
-. Deuseztapena okupazioa baino 7-15 egun lehenago jakinarazten bada, erreserbaren zenbateko osoaren% 50 atxikiko da.
-. Deuseztapena komunikatzen bada okupaziorako zehaztu egunaren aurreko 7 egunetan, jabearen esku geratuko da seinale edo gordailu gisa jasotako zenbatekoa.