Janariarekin ametsetan? Euskal Herrian zure ametsa errealitatea bihurtzeko aukera daukazu
Euskal Herria bere gastronomia dala eta oso ezaguna da. Nafarroak bere lur aldakorrekin oso janari desberdinez gozatzeko aukera ematen du: Erribeherako baratzetan landutako barazkiekin hasita, hegoalde zein erdialdeko mahastietatik egindako ardoa iparraldeko haragiak eta gaztaiekin bukatzeko.
Labetxea landa-etxea bai Iruñatik bai Donostiatik bidez 40 minututara dago. Iruñan nafar janariaren gutiziak dastatzeko aukera daukazue. Donostian, mundu mailan gastronomia arloan ezaguna, Michelin izarra duten hainbat jatetxe daukazue eta mota askotako pintxo eskeintzen duten taberna mordoa ere bai.
Hala ta guztiz ere, ez da derrigorrezkoa hain urrun joatea, euskal gastronomiak daukan maila dastatu ahal izateko. Baraibar bertan, Labetxea landa-etxetik 100 mtara, Galarza III erretegia daukazue. Bere espezialitateen artean txuleta errea dago eta inguruan dagoen jatetxe onenetarikoa da. Baraibar jatetxea ere bertan dago, janari eta eguneko menu onarekin. Lekunberrin ere, Baraibarretik 3 kmra. oso aukera zabala eta oso prezio egokiekin jateko aukera daukazue.
Labetxea landa-etxearen parean dagoen baserrian, Idiazabal denominazioa daukan , beren artaldeko esnearekin egindako ardi gasta dastatu dezakezue.
Inguruan jateko toki onak gure ustez, beste batzuen artean honako hauek dauzkazue:
Lekunberrin, Larraungo haranean:
Ezpeleta jatetxe-erretegia. Haragi errean oso kalitate ona. Lekunberrin bertan dago.
Benta Mugiro - 3 bat kmtara - Betiko janaria eta oso ona.
Ayestaran Hostatua. Betiko janaria eta oso ona.
Lekuonberri tabertna-jatetxea. Prezio aldetik oso egokia eta atsegina.
Amahiru. Etxeko pizzak eta menuak
Aurrera taberna. Nafartar betiko janaria.
Txaseneko borda Sagardotegia. Sagardotegiko menua oso haragi onarekin eta etxean egindako sagarkoarekin. Beruete herrian, mendi artean kokatutako lepo baten dago. Oso herri polita, bere abelzain izaera tipikoarengatik bisitatzea merezi du. Sagardotegi bera ere oso atsegina ta berezia da.